Arrazoi biribilak

miércoles, 19 de diciembre de 2007

Blog hau egiteko arrazoiak gazteleraz idatzi nizkizuen bezala, ez zait bidezkoa iruditzen euskaraz ez argitaratzea. Baina ez zaizkit itzulpen hutsak inoiz gustatu izan, eta horregatik nire bitakoraren ildoa esplikatzerako garaian lan pixka bat hartzea erabaki dut.

Denbora libre falta izan zen aurretik egin nituen blogak uzteko arrazoia. Duela pare bat urte aurrera ateratzen nituen bitakorak lan kontuengatik utzi nituen albo batera, eta orain, nire burua lanik gabe ikustean, ideia bikaina iruditu zitzaidan buruan ditudan teoria guztiak idaztea eta interneten argitaratzea.

Hala ere, testu hauen hasiera bultzatu duen motibazio nagusia beste bat izan da. Airean dagoen zerbait da, denok ikusi baina beste aldera begirarazten diguna. Itsusiegia den zerbait, tamalgarria, errudun sentiarazten gaituen zerbait da. Mundu osoari erasotzen dion gaitzaz ari naiz, guk geuk sortu dugun arazoaz, eta errespontsabilitate hori geure gain hartu beharrean begiak ixtera bultzatzen gaituen geurekoikeriaz. Guzti honen despiezea egiteko kontzeptu klabe bat proposatuko dut. BIRUSA. Munduaren gaitzaz pentsatzen dudan guztia eta nire teoria propioa laster argitaratuko dut hementxe. Bitartean, testuingurua osatzeko materiala eskainiko dizuet, zuek ere birusaren inguruko eztabaidan parte har dezazuen.

Vittorio Bodiniren poesia batekin uzten zaituztet. Italieraz dago idatzita, baina pazientzia apur batekin eta hiztegi on baten laguntzaz aisa egin dezakezue. Blog honetako linketan sarean dagoen hiztegi bateko lotura itsatsi dut. Aurrera neska-mutilak!

0 COMENTARIOS. Se agradece.: