Frakasoa

jueves, 31 de enero de 2008

Ikasketak amaitzeko azken azterketa nuen gaur, hirugarren mailatik utzitakoa… Ikus-entzunezko informazioaren teknologia, harrapazak! Bi aste ikasten, bi aste oso osorik, arratsaldero, goizero… Ez naiz etxetik atera, joder, operazioa eta gero indarrik ere ez nuen eta!

Dena ederki nekielakoan azterketa egitera joan, galderak entzun, izugarrizko poza hartu denak nekizkielako, eta bat-batean… “gai hori ez dugu eman!” jendearen ahotsa. “Nola ezetz? Ah ez, gaixo nengoen, ba aldatu egingo dugu galdera. Beste hau izango da orduan”. Eta horrelaxe, lau puntuko galdera bat bi segundotako erabakiaz aldatu eta nire aprobatzeko esperantza guztiak, zulora. ZULORA! Egundoko frakasoa. Tentsioa ere jaitsi zait, benetan.

Ekainean berriz egin behar, berriro dena ikasi behar. Noiz demontre amaituko da ditxosozko karrera hau?? Jesussssssssssssss Maria ta Jose!!! Zein ostiak agintzen zidan niri kazetaritza aukeratzea? Zergatik ez daude institutuetan behar bezalako koordinatzaileak, zure eskura ze ikasketa dituzun esango dizutenak? Jakin izan banu antropologia ikasiko nuke. Eta orain hasi nahi badut, bost urte kazetaritzarekin galduta, eta gainera konbalidatzerik ez titulurik ez dudalako, ezta? Besterik ez dut behar, espero dugu horrela ez izatea.

Bejon deizuela, Euskal Herriko irakasleoi, jarraitu horrelako edukazio inkonpetentea ematen eta herria altxako dugu. Ederki altxa ere, berriro erortzeko. Prrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrut. Horixe zuentzako. Eskerrik asko nire denbora galarazteagatik, UPV-EHU. NOS DEBEIS UNA EDUCACIÓN.


PD: Rebekari dedikatua. JEJE

0 COMENTARIOS. Se agradece.: