Hitzek balioa galtzen duten unean,
une horretantxe,
ahul sentitzen naiz.
Inoiz baino ahulago.
Lehenengoz balitz bezala,
haur jaio-berri bat bezalaxe.
Bakarrik, laguntzarik gabe,
ezgai. Ahul. Hitzik gabe.
Indarrik gabe.
Hitzek balioa duten unean
beren balioaz ohartzen ez garen bezalaxe,
sarritan ez gara ohartzen baliorik ez dutenez;
sarritan balio hori galtzen dutela
ikusteko ez gara gai;
eta beraz, ezgai,
ahul,
indargabeturik sentitzen gara,
hitzen balioaz ohartu gabe.
Halaxe konturatu naiz,
horrelaxe ikusi dut hitzek ez dutela baliorik.
Nire hitzik ederrenak ez du zentzurik zuretzat.
Eta hitz itsusiena eder gerta dakizuke.
Zein balio dute nire hitzek, zuk ulertzen ez badituzu?
Hitzak hitzak hitzak hitzak hitzak hitzak hitzak
viernes, 25 de enero de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 COMENTARIOS. Se agradece.:
Publicar un comentario